ELGOIBAR - ETXEBARRIA


Tramo honek azken urteetan antolatu den San Migel Rallysprintari menaldia egiten dio, Elgoibarren hasi eta Etxebarrin bukatuko da rallyari amaiera emanez. Oso tramo kutuna da inguruko pilotuentzat eta batez ere KPR-ko kide garen guztientzat, esan daiteke hau dela KPR-ren sehaska eta etxea. Hasiera partean aldapa tentea duen arren, ondorengo kilometroak oso teknikoak dira. Errepide ona eta zabala da hau ere, baina oso zaila era berean. Denbora onak markatzeko ezinbestekoa da ondo trazatzea, izan ere jeitsiera oso bihurgunetsua eta konplikatua baita. Aurreko tramoa bezalaxe, hau ere gauez korritu beharko dute pilotuek bigarren pasadan, eta horrek are gehiago konplikatuko du noski.  

Xabat Arrate eta Kaiet Bereziartua 
KPR-ko kideak